Sarrera

Zer da Kirola? Kirol hitza hitz generikoa bihurtu da. Edozein pertsona, edozein momentutan kirolaren eremuko partaide izan daiteke. Mendira joatea, korrika egitea edo lagunekin pilotan aritzea, kasu guztietan kirolean aritzea da gakoa. Kirolak, beraz, bere baitan azaltzen diren hainbat irudirekin bat egiten du, hala nola, mugimendua eta jarduera fisikoa, osasuna, ondo pasatzea edota ludikotasuna, erronka, norgehiagoka aritzea …

Baina zer da kirolaria izatea? Kirolaria kirol batean aritzen den pertsona da. Baina denok al gara kirolariak? Jarduera fisikoa dagoen bitartean batzuek baietz esango dute; beste batzuek, berriz, benetako kirolaria izateko kirol diziplina batean parte hartzeaz ezezik, lehia antolatu batean partaide ere izan behar dela esango lukete.  Zenbait gazte kirolari “onak” izango direla aurreikus daiteke: “hori pilotari aterako den/k!”, nonbait “atera” aditza erabiltzean goi mailako kirolaria izateko gaitasuna duela adierazi nahi da.

Kirola zein kirolari hitzek, beraz, oso esanahi zabala dute, ia paradigma bat osatzen dutela esan daiteke, hau da, unibertso bateratu bat osatzen dute, izan ere, hitz hauek aipatze soilarekin, denok ulertzen dugu zer esan nahi den.

Dena den, argi dago historian zehar aipaturiko kirol paradigma honek ez duela beti esanahi bera jaso. Garai batean familiaren edota baserriaren izenaren ospea kirolariaren jardunaren menpe bazegoen ere, gaur egun, goi mailako kirolariaren xedea, norberaren garapenerako bide pertsonal eta indibiduala izan daiteke.

Guk, lerro hauetan, galdera bati erantzun nahi diogu: Zer da kirolaria izatea? eta erantzun honi testuinguru geografikoa eskaini nahi diogu: Zizurkil. Beraz, zer da kirolari zizurkildarra izatea? Ondorengo lerroetan galdera honi erantzun xumea ematen saiatuko gara. Eta horretarako lekukotasunei emango diegu lehentasuna.


Comentarios

Entradas populares de este blog

Agurra