Entradas

Agurra

Herriaren ondasuna, herriarekin idatzia. Maiz emaitza baino prozesua garrantzitsuagoa dela esan ohi da. Zizurkilgo kirolariei buruz lan edo ikerketa bat idazteko beka zabaldu du Zizurkilgo udalak, abendurako argitara eman behar den ikerketa eta dokumentazio lana, hain zuzen ere. 10 hilabeteko epea jendearekin egoteko, artxibategiak arakatzeko, argazkiak aztertzeko… Lan honi aurre egiteko hautu bat egin dut. Nahiz eta ikerketa honen lanketarako lan nagusia nik hartu, prozesua, hau da, lanaren osaketa, kolektibizatu nahiko nuke. Alegia, herrian hainbat kirolen inguruan jasotako kondairen bitartez Zizurkilgo kirol eta kirolarien errealitatea ezagutzara eman nahi dut, eta horrela nire lana ikertzaile batena baino herriaren ondasun eta kondairak biltzeko koordinatzailetzat hartu nahi dut. Horregatik lan bildumaren lanketa eta prozesua lehenengo unetik publikoa egitea erabaki dut eta horretarako https://zizurkilgokirolariak.blogspot.com/ webgune hau erabiltzea dela biderik egokiena iruditu