Agurra

Herriaren ondasuna, herriarekin idatzia.



Maiz emaitza baino prozesua garrantzitsuagoa dela esan ohi da. Zizurkilgo kirolariei buruz lan edo ikerketa bat idazteko beka zabaldu du Zizurkilgo udalak, abendurako argitara eman behar den ikerketa eta dokumentazio lana, hain zuzen ere. 10 hilabeteko epea jendearekin egoteko, artxibategiak arakatzeko, argazkiak aztertzeko…

Lan honi aurre egiteko hautu bat egin dut. Nahiz eta ikerketa honen lanketarako lan nagusia nik hartu, prozesua, hau da, lanaren osaketa, kolektibizatu nahiko nuke. Alegia, herrian hainbat kirolen inguruan jasotako kondairen bitartez Zizurkilgo kirol eta kirolarien errealitatea ezagutzara eman nahi dut, eta horrela nire lana ikertzaile batena baino herriaren ondasun eta kondairak biltzeko koordinatzailetzat hartu nahi dut.

Horregatik lan bildumaren lanketa eta prozesua lehenengo unetik publikoa egitea erabaki dut eta horretarako https://zizurkilgokirolariak.blogspot.com/ webgune hau erabiltzea dela biderik egokiena iruditu zait. Bertan, koordinazio lanetik lortzen ditudan emaitzak ikusgai egongo dira (testuak, audioak, bideoak, argazkiak, …).

Lan bilduma kolektiboa izan dadin, guztion kooperazioa ezinbestekoa da. Horretarako webgunea erabiltzeko eskatuko dizuet, dituzuen gogoetak, informazioa, dokumentuak... proiektu honetan  konpartitzeko.

Zizurkil herriak dituen lekukotasunekin, Zizurkil herriak izan dituen kirolarien eta kirol pasarteekin lan bilduma idatziko dugu elkarrekin.

Mila esker

Irati Egibar Izeta



Comentarios